Arduradunek lankidetza publiko-pribatua azpimarratu dute, emaitza positiboa izan baitu alde guztientzat. Kontratazio konpromisoa du ikastaroak eta gainditu dutenek lan merkatura sartzea lortu dute, helburua beteaz.
Langabezian zeuden pertsonak kualifikatzea izan da helburua, haragi-arloko enpresek lanbide-profil berrien eskariari erantzuteko.
Ekimenean parte hartu duten erakunde, enpresa eta pertsonak gaur bildu dira Urkaikoren egoitzan ikastaroari amaiera emateko eta bertan izan da Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuorde Bittor Oroz. “Gure elikadura industria lehiakorra eta berritzailea izan dadin, beharrezkoa da puntako enpresen eta Administrazioaren arteko lankidetza. Horrenbestez, elikaduraren balio kateak aurre egin beharreko benetako beharrak asetzen ditugu, profesional berriak aurkitzeari dagokionez, aldi berean langabezian dauden pertsonei laneratzeko irteera bat eskainiz” azaldu du sailburuordeak.
Ikastaro berri bat martxan
Emaitza ona ikusita, erakunde eta enpresa parte hartzaileek erabaki dute prestakuntza jarduera horrekin jarraitzea, eta beste ikastaro bat jarri dute martxan, sei hilabete barru amaituko dena. Aurreko edizioan bezala, helburua da langabeen edo gizarte bazterketako arriskuan dauden pertsonen enplegagarritasuna hobetzea eta laneratzea sustatzea. Parte hartzaileak laneko jarduera bat garatzeko prestatuko dira, profil polibalente batekin, haragiaren sektorean.
Berriak
Lankidetza publiko-pribatua enplegua sustatzeko
“Harakintza eta Haragikien elaborazioa” ikastaroan parte hartu duten hamar lagunek gaur jaso dute profesionaltasun ziurtagiria eskuratu dutela egiaztatzen duen diploma ikastaroaren itxiera ekitaldian. Hazi Fundazioaren eskutik, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak eta Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailaren ekimenez, Iraurgi Berritzen eta Urola Kostako Udal Elkartearen laguntzarekin eta Urkaiko eta Basatxerri enpresekin elkarlanean antolatu da ikastaroa. Langabeei zuzendutako ikastaroa zen.