Erosketa bakoitzak 10 eurotik gorakoa izan beharko du eta bakoitzak gehienez bi bonu eros ditzake.
Internetez erosten duenari bonua – 10 euroko 6 txartel – etxera bidaliko zaizkio gutun ziurtatu bidez. Horretarako, NAN zenbakia eta helbidea eman beharko ditu. Modu presentzialean erostea erabakitzen duenari ere NANa eskatuko zaio.
Internetez erosteko www.azkoitia.eus edo www.dendago.com/azkoitia web orrietan sartu behar da.
Bonuak ekainaren 30 arte erabili ahalko dira, ondorengo sektoreetan:
1) Elikadura, okindegiak, harategiak, arrandegiak, frutategiak, edari dendak, baserriko ekoizleak (azoka).
2) Kafetegiak, jatetxeak, tabernak, gozotegiak, goxoki-dendak.
3) Moda, oinetakoak, osagaiak, kirol dendak, mertzeriak, bitxidendak.
4) Ile apaindegiak, estetika, masajeak, dentistak, podologia, optikak, farmaziak, parafarmaziak, drogeriak, lurrindegiak, belar-dendak.
5) Zerbitzuak, kopistegiak, papertegiak, bidaiak, aholkularitza, gasolindegiak, lore dendak, autoeskola, iturgintza, kristaldegia, dekorazioa, burdindegia, eletrogailuak, estankoak, informatika, tindategiak, pentsu-denda, aseguru etxeak, argazki dendak.
6) Orokorra. Denetan erabili ahalko da elikadura multzokoetan ezik.
Herriko establezimendu guztietarako balio dute bonuek, supermerkatu handietarako ezik.