Galdeketatik, ondorengo datuak azpimarratu daitezke:
- Orain arteko eraginari dagokionez, zerbitzu/produkzioaren jardueran, enpresen %87,3k eskaerak gutxitu, eta %58,7k ekoizpena gutxitu zaiela adierazi dute. Inbertsioak egokitu beharra adierazi du enpresen %31,7ak. Salmentei dagokionez murrizpena izan dute enpresen %78ak.
- Jardueraren antolaketaren eremuan hartzen ari diren neurrien inguruan berriz, telelana aplikatzen ari dira maila desberdinetan enpresen %79,4ak; lan txandak berrantolatu dituzte %57enpresek eta aparteko kontziliazio neurriak enpresen %46ak hartu dituzte. Enpresen %32k berriz, ezaugarri ezberdinetako ABEEE-ak aplikatu dituztela adierazi du.
- Aurrerantzean espero den eraginaz galdetuta, enpresen %47ak eragina izango duela azaldu du. Enpresen erantzunen arabera, eskaerak gutxitzea (%84,1); ekoizpena gutxitzea (%65,1); inbertsioak egokitu beharra (%49,2) eta diruzaintzako tentsioak (%54) aurreikusten dira. Krisi hau amaitzean, hartzeko asmoa duten neurrien artean aipatzen dira, besteak beste, epe luzeko estrategia berdefinitzea (%49,2); enpresa jarduera dibersifikatzea (%50); digitalizazioan aurreratzea (%43); telelana bultzatzea (%20).
Langabeziaren gorantzko joera antzematen hasi da
Bestetik, berriz, Iraurgi Berritzenek eskualdeko egoera sozioekonomikoa aztertzeko adierazle ezberdinen jarraipena egin du. Langabeziari dagokionez, igoeraren joera nabarmentzen hasi da. 2020ko maiatzean, eskualdeko langabezia indizea %9,8an kokatu da; %8,1 gizonezkoetan eta %11,9 emakumezkoetan. Azken hiru hilabeteetan, otsaila eta maiatza bitartean, Urola Erdiko langabetu kopurua 277 herritarretan hazi da, guztira 1.544 herritar.
Kontutan hartu behar da otsailean, Covid 19aren aurretik, Urola Erdiko langabezia indiziea %8,1ekoa zela. Gizonezkoena %6,4 eta emakumezkoena %10,1.
Enplegu deusezpenari dagokionean, afiliatu kopuruaren bilakaeran 2019 urtearekin alderatuta (-%1,7) jaitsi egin da. Azken hiru hilabeteetan eman den jaitsiera, batez ere eraikuntzan eta zerbitzuen sektorean, merkataritza eta ostalaritza kasu.
Azken hilabeteetan eskualdean zenbatu diren Aldi Baterako Enplegu Erregulazio Expedienteei (ABEEE) dagokionean, 389 Aldi Baterako Enplegu Erregulazio (ABEE) eskaera egin dira, Zerbitzuei dagozkie, 77,9% suposatuz eta Industriak aldiz, eskaera guztitik 22,7% suposatu duelarik. ABEE hauek, 2.478 langilengan izan du eragina, martxoak 16 eta maiatzak 18 bitartean, non erregistratu diren expediente guztien %82,8 jardueraren etenera bideratu diren.
Iraurgi Berritzenen eskutik Udalek eta Enpresa Guneak hartutako neurriak
Egoera honen gertuko jarraipena egiteko, Iraurgi Berritzenen eskutik eskualdeko hiru udalekin (Azkoitiko Udala, Azpeitiko Udala eta Zestoako Udala) eta Enpresa Guneako ordezkariekin elkarlan bilerak ospatu dira, egoeraren diagnostikotik abiatuta, aukerak aztertu eta neurri eta ekintzak abian jartzeko. Hauen artean, aipatzekoak dira abian dauden ekintzak:
- 1. Erakunde desberdinetatik abian jarritako diru laguntzen bitartekaritza zerbitzua. Industria arloari lotutako 43 enpresei laguntza eskaini zaie diru laguntza eskaera ezberdinetan. Hauetatik 26 Eusko Jaurlaritzakoak, 13 Foru Aldundikoak eta 4 Espainiko Gobernukoak.
- 2. Bestetik, enpresen proposamenei erantzunez, Iraurgi Berritzen, enpresaren antolaketa eta kudeaketaren inguruan sortu diren egoera berriei aurre egiteko, lan bilera telematiko desberdinak antolatzen ari da. Hauen helburua, enpresen artean, gai desberdinen inguruan informazioa eta esperientziak konpartitzea da. Besteak beste, pertsonen kudeaketan neurriak; Segurtasun eta prebentzioa; Telelanaren Kudeaketaren regulazioa eta taldeen kudeaketa; deseskalada fasearen kudeaketa etab.
Ekainak 18an, Enpresa Gunea eta hiru udaletako ordezkariekin ospatutako bileraren ondorioz, enpresen egoeraren diagnostikoan atzemandako beharrei erantzuna emateko, abian dauden zerbitzuez gain, eskualdeko enpresa industrialei zuzendutako laguntza-ekintza berriak abian jartzea onartu da, hain zuzen, interesa duten enpresetan aditu ezberdinen parte-hartzea lagunduko da. Lagunduko diren arloak honakoak izango dira:
• Enpresen estrategia eta negozio ereduen berdefinizioan,
• Finantza-ekonomiko arloan.
• Digitalizazioaren eremuan aurrerapenak egiteko.