- Azkoitiko enpresetan euskara planak garatzeko
Udalak enpresa bakoitzari urteko emango dion gehienezko diru-laguntza 2.000 eurokoa da.
- Euskara ikasteko eta UEUren eta EHUren uda ikastaroetara joateagatik
Euskaltegian neguan eta udan ikastatoak egiteagatik, matrikularen kostuaren %75a emango du Udalak, gehienez ere laguntza 500 eurokoa izanik.
Ikastaro trinko, autoikaskuntza eta internet bidezko ikastaroen kasuan, matrikularen %70 izango da laguntza, 600 euroko mugarekin.
Barnetegien kasuan, berriz, matrikula, jatordu eta egoitza gasuten %70a bueltatuko da, 1.300 euroko laguntza izango delarik gehienez.
UEUren eta EHUren udako ikastaroetara joateagatik matrikularen %75a ordainduko du Udalak ikasle, langabetu, erretiratu nahiz pentsiodunei eta %25a lanean ari direnei.
- Errotuluak, irudi korporatiboa, webguneak, programa informatikoak eta publizitatea euskaraz egiteagatik
Kanpoko errotulua euskaraz egiteagatik Udalak %50a ordainduko du , gehienez ere laguntza 360 eurokoa izanik.
Irudi korporatiboa edo webgunea euskaraz egiteagatik, berriz, kostuaren %60a bueltatuko da, 360 euro eta 600 euroko mugarekin, hurrenez hurren. Publizitatea euskaraz egiteagatik ere %60a bueltatuko da, gehienez 600 euro.
Eskaerak egiteko epeak
Eskaerak Herritarren Arreta Bulegoan egin beharko dira edo Udalaren webgunearen bitartez.
Azkoitiko enpresak euskara planak egiteko edota garatzeko diru laguntzak eskatzeko azken eguna urriaren 15a izango da.
2019-2020an euskara ikasteko eta uda ikastaroetara joategatik laguntza eskatzeko epea irailaren 30ean itxiko da.
Azkenik, errotuluak, webguneak, publizitatea, e.a. euskaraz egiteagataik diru-laguntza eskatzeko azken eguna urriak 30 izango da.