Dirulaguntza honek bi zati ditu. Itxita egon behar izan duen establezimendu bakoitzak 1.200 euro jasoko ditu. Etxera eramateko zerbitzua soilik izan dutenek, berriz, 1.100 euroko laguntza jasoko dute. Geratzen den diru kopurua establezimendu bakoitzak altan duen langile kopuruaren arabera banatuko da. Justiziazko irizpidea delakoan erabaki da horrela egitea.
Dirulaguntza hauetatik kanpo geratzen dira ogi salmenta eta kafetegi zerbitzua daukaten establezimenduak.
Dirulaguntza hauek 2020an emandakoei gehitu behar zaizkie. Iaz, ostalaritzako 40 establezimendu izan ziren onuradunak eta haietatik 39k, 900 euro jaso zituzten. Segurtasun protokoloak bete ahal izateko egin behar izan dituzten inbertsioengatik ere eman dira dirulaguntzak. Azken laguntza hauen bigarren deialdiaren ebazpena egiteko dago.
Oinarriak eta deialdia
Eskaera orria