Heriotzek emakumeenganako indarkeriaren arazoaren alderdi bat baino ez dute erakusten, izan ere, egoera hori emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunean sortzen eta sostengatzen da.
Emakumeenganako indarkeria era guztietan (psikologikoa, ekonomikoa, fisikoa, sexuala, bikarioa…) emakumeen duintasunaren eta segurtasun fisiko nahiz moralaren aurkako eraso larria da, eta, ondorioz, giza eskubideen urraketa larri eta onartezina.
Tragedia honek berriro dakarkigu gogora hala erakundeek nola euskal gizarte osoak daukagun erantzukizuna, gure herrian Berdintasuna eraginkor egiteko. Zentzu horretan, gure sentsibilizazio eta prebentzio ekintzak indartzen jarraitu behar dugu.
Udalak bat egiten du herrian antolatzen diren gaitzespen ekimen edo elkarretaratzeekin eta herritarrak parte hartzera deitzen ditu.