Jan Vermeire
Jan Vermeirek Robert Deleersnyder-ekin ikasi zuen organoa, Veurneko Musika Akademian eta, geroago, Hubert Schoonbroodt-ekin Bruselako Kontserbatorioan. Era berean, abesbatzako zuzendari ikasketak egin zituen Florian Heyerick-ekin, Ganteko Errege Kontserbatorioan. Koksijde-ko Dunasko Andre Mariaren Elizako, “Argiaren Katedrala”, organista titularra da. Belgikan zein atzerrian jardun du: Australia, Txekia, Eslovakia, Polonia, Austria, Suitza, Espainia, Herbehereak, Frantzia, Italia, Alemania, Britainia Handia, Irlanda, Portugal eta Estatu Batuak (New York, Washington DC, Shenandoah University eta Salt Lake City). Jan Vermeirek “Westhoek” eskualdeko hainbat erakunde kulturaletan parte hartzen du: Veurne, Haringe eta Koksijdeko Nazioarteko Jaialdiko aholkulari artistikoa da, eta baita Flandriako Organoko Nazioarteko Jaialdikoa ere. Hainbat disko grabatu ditu Flandriako organoetan, eta beste hainbat organo zaharberritu ditu, hala nola Stavaleko Van Peteghem organoa, Veurneko Van Peteghem organoa, Cuxhaveneko Woehl organoa (Alemanian) Ottone Brass Quintet-ekin, Brujasko Van Eynde organo historikoa (1716) edo Porrentruyko (Suitza) Jürgen Ahrend organoa.