Tags:

Herrilab+700 egitasmoaren baitan, Udalak maiatzetik azarora bitartean Herri Plana, modu partekatuan, lantzeko parte-hartze prozesua garatu du. Udal ordezkari politikoek, udaleko teknikari eta langileek, herriko eragile eta elkarteek, eta herritarrek hartu dute parte. Prozesuak eman du bere emaitza eta Herri Planaren laugarren zirriborroa da esku artean duguna. Dokumentua baloratzeko eta osatzeko, Udalak herri batzarra deitu du biharko, hilaren 16rako. Lansaioa irekia da eta Elkargunean izango da 18:00etan.

Tags:

Ekimena Herri Plana egiteko burutzen ari den parte-hartze prozesuaren baitan sartzen da, Herrilab+700 egitasmoaren baitan

Udalak gonbidapen gutunak bidali dizkie herritarrei Herri Kontseiluan parte hartzera animatuz. Herri Plana egiteko garatzen ari den prozesuaren baitan eratuko da Herri Kontseilua. Iaz herritarren, elkarteen eta arlo ezberdinetako eragileen partaidetzarekin, Herri Diagnostikoa osatu zen. Lanketa hartatik abiatuta, aurten Herri Plana egitea da hartutako konpromisoa. Herri Plana jasoko duen dokumentuaren azken bertsioak herria hobetzeko lehenetsitako ekintzak bilduko ditu. Prozesuaren lehen bi faseak gaindituta, jada badago planaren zirriborroa. Herri Kontseiluaren lana zirriborro hori baloratzea eta ekarpenak egitea izango da.

Tags:

2024ean, Azkoitiko herriak 700. urteurrena betetzen duela-eta, Udalak guztion artean hausnarketa egiteko une aproposa zela iritzita, Herrilab+700 parte-hartze egitasmoa abiatu zuen. Proiektua tarteko, iaz Herri Diagnostikoa egin zen hainbat eragile, elkarte eta herritarren partaidetzari esker. Orduan partaideek agerian utzi zuten diagnostikoari bide ematearen beharra eta eskatu zuten ez zedila kaxoian sartuta geratu. Udalak jarraipena emateko borondate osoa du eta jarri du martxan jada aurtengo parte-hartze prozesua. Urte amaiera bitartean, Herri Diagnostikoa eta beste hainbat lanketa abiapuntutzat hartuta, Herri Plana landuko da. Udaleko alderdi guztiek babestutako egitasmoa da, eta lehen herri batzarra datorren asteartean, ekainaren 7an, izango da, 18:00etan Elkargunean (Oteiza aretoan). Udal ordezkariek batzarrean parte hartzera gonbidatzen dituzte arlo guztietako elkarte, eragile eta interesa duten herritarrak.

Herritarrek 757 galdetegi erantzun dituzte. Haietatik bi heren emakumezkoak dira eta hamarretik bederatzi galdetegi, euskaraz erantzun dira.

Herrilab+700 hausnarketa prozesu partekatua aurrera doa. Lehenengo fasean jasotako iritzi eta ekarpenen itzulketa egingo da bigarren fasean, eta horretarako bilerak egingo dira aste honetan eta hurrengoan. Lan saioak esparruzka banatuko dira lehenengo bileretan egin zen bezala. Edonola ere bilera guztiak dira irekiak eta nahi duen orok har dezake parte.

Azkoitiako Udalak herriaren 700.urteurrena gertu dela baliatuz hausnarketa prozesu ireki eta anitza martxan jartzea erabaki du. Egitasmo honen bidez askotariko begiradez osatutako diagnostikoa osatu nahi du Udalak, eta horretarako herritarrak hausnarketan murgiltzera eta haien iritziak ematera gonbidatu nahi ditu.
Bakoitzaren kezka eta ezinegonak entzunez azkoitiarrek kolektibo gisa partekatzen duten diagnostikoa lortu nahi da, ondoren, erronka berriak identifikatu eta herritarrek adierazitako premia horiei adostutako plan baten bidez erantzuteko.

© 2019 Azkoitiko Udala. Lege oharra