Arantza Ezenarro donostiar sopranoak Musikabin hasi zituen ikasketak. Madrilen, Salzburgon eta Munichen eman zituen hurrengo urratsak. 2008an egin zuen debuta Alemanian, Reziaren rolarekin Gluck musikariaren Die Pilger von Mekkan, Alexander Liebreichen, Municheko ganbera-orkestraren eta Vera Nemirova-ren zuzendaritza eszenikoaren zuzendaritzapean.
Hainbat zuzendari ospetsurekin lan egin du, besteak beste: Christian Thielemann, John Mauceri, Friedrich Heider, Manfred Mayrhofer, Cristian Mandeal, Manuel Coves, Omer Meir Wellber eta Caballé-Domenech. WDR Rundfunkorchester Köln orkestrarekin, Sächsische Staatskapelle Dresden orkestrarekin eta RTVEko orkestrarekin ere hainbat aldiz lan egin du.
Borja Rubiños Irungo Kontserbatorioan irakasle laguntzailea da. Donostiako Orfeoiarekin, KUP Taldearekin, Salamancako Unibertsitateko Antzinako Musika Akademiarekin eta European Chamber Operarekin kolaboratu ohi du klabezinista laguntzaile gisa. Donostiako Conductus Ensemble eta Conjunto Barroco talde barrokoetan ere parte hartu du.
Halaber, Opus III Ensemble perkusio-taldeko ohiko pianista da, baita Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren kolaboratzailea ere.
Ikusi Arantza Ezenarroren ibilbidea.
Ikusi Borja Rubiñosen ibilbidea.
Larunbateko kontzertuaren egitaraua:
G. B. Fasolo (1598-1680)
Cangia, cangia tue voglie
A. Scarlatti (1660-1725)
Gia il Sole dal Gange
G. Giodani (1750-1798)
Caro mio ben
F. P. Tosti (1846-1916)
Sogno
José Gonzalo Zulaika (Aita Donostia) (1886-1956)
Nundik ator astoa
Atzo tun tun
Baratzeko pikuak
Nik baditut
W. A. Mozart
Sonata en Mib K. 282 (Adagio)
E. Granados (1867-1916)
Mañanica era
No lloreis ojuelos
El majo discreto
E. Toldrá (1895-1962)
Mañanita de San Juan
Madre unos ojuelos vi
Después que te conocí
José Gonzalo Zulaika (Aita Donostia) (1886-1956)
Oñazez
Francisco de Madina Igarzabal (Aita Madina) (1907-1972)
Krixkitin Kraxkitin
Madalen
Ama ezkondu
P. Sorozabal (1897-1988)
Romanza de Katiuska- Noche hermosa