Danon Herrixe partaidetza prozesuan herritarrek egindako proposamenak aurrekontuetan nola txertatu aztertuko duen lan taldea urtarrilean osatuko da. Izan ere, lan talde hori lanean hasi aurretik herritarrek egindako proposamen guztiak ekonomikoki eta teknikoki aztertu nahi ditu Udalak, eta horretarako uste baino denbora gehiago beharko du. Azterketa horiek guztiak urtarrilerako eginda izatea espero da, eta orduan osatuko da lan taldea: udal ordezkari, teknikari eta herritarrek osatuko dute lan talde hori. Lan talde horretan parte hartuko duten herritarrekin zuzenean jarriko da harremanetan Udala.

Urte berria ikasiz hasteko proposamena egiten du KZ guneak. Horretarako sei ikastaro antolatu ditu urtarrilerako teknologia berrien doako zerbitzuak: E-administrazioa, Google Apps, Oinarrizko Internet, Irudia eta soinua, Software librea eta Sare sozialak 2.0 ikastaroak emango dira hil honetan. Hemen programazioa. Informazio gehiago: KZ gunea, Elkargunea. 943 023 619 edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Munoaundiko Burdin Aroko herri harresituan pinu-mozketa lanak bukatu berri dira. Aurreko urteetan zenbat lur-sailetan lan egin ondoren, aurten eremu osoko pinuak kendu dira, guztira 7 hektarea. Lan horiek aztarnategiaren babeserako urrats garrantzitsua izan dira, zuhaitzen sustraiek lur-azpian dagoen aztarnetan kalte handia eragiten baitzieten. Garbitze-lana hilabete honetan bukatuko dute eta hurrengo pausua aztarnategiaren inguruan hesi bat jartzea izango da, ibilgailuak barrura sar ez daitezen: oinezkoentzat pasaguneak jarriko dira. Horrez gain, Kukuerritik doan basa-bidea atonduko dute, aztarnategiraino igotzeko aukera izateko. Azkoitiko eta Azpeitiko udalek aztarnategia urtero garbi mantentzeko konpromisoa adierazi dute.

 

Uria Sukaldeak Zerbitzua Euskaraz ziurtagiria lortu du aurten eta horren errekonozimendua egin diote Ziurtagiriaren Elkarteak eta Azkoitiko Udalak. Iaz Bidean maila lortu zuen Uria Sukaldeak enpresak, eta aurten mailaz igo eta Zerbitzua Euskaraz maila lortu du. Orotara hiru maila daude: Zerbitzua eta Lana maila altuena. Argazkian, Rober Gutierrez Ziurtagiriaren Elkarteakoa, Alberto Uria, Uria Sukaldeak enpresako ordezkaria eta Agurtzane Epelde, Azkoitiko Udaleko ordezkaria.

 

Bidezko merkataritza eta elkartasun denda irekita dago jada, Torre Zurin. Gaur eguerdian zabaldu dute Gazte pastoraltzako eta udaletxeko ordezkariek, eta urtarrilaren 4ra arte irekita egongo da, azkoitiarrek bertako produktuak erosteko modua izan dezaten. Jakiak, kosmetika, osagarriak... produktu ugari dituzte salgai, denak ere gizate, ekonomia eta ingurumenarekiko justizia oinarri hartuta egindakoak.

 

 

Koloretsua, alaia, aberasgarria... gisa guztietako hitzak erabili dituzte azkoitiarrek larunbatean egin zen Aniztasun jaia deskribatzeko. Izan ere, jatorri ezberdinetako azkoitiarrek ikutu berezia eman zioten herriko plazari eta herriko giroari. Pakistan, Mauritania, Mexiko, Peru Argentina eta Euskal Herriko arroz eta postre ezberdinak prestatu eta dastatzeko aukera egon zen aurrena eta herritarrek ondo baino hobeto gozatzeko aukera izan zuten. Arratsaldean, berriz, jatorri ez berdinetako musika emanaldiek hartu zuten Kontzejupea, eta jatorri ezberdinetako azkoitiarrek herrialde bateko zein besteko musikak ezagutu eta dantza egiteko aukera izan zuten. Hemen dituzue festako argazkiak (album 1 eta 2) eta laster eskegiko ditugu bideoak.

 

2012ko Azkoitiko kirolari onenak larunbatean izendatuko dira. Aurtengoan, gainera, berrikuntzekin dator ekitaldia, bi modalitate izango baitira: emakumezkoena eta gizonezkoena. Kirol modalitate bakoitzean emakume eta gizonezko onenak sarituko dira aurrena, eta gero, horien artetik urteko onenak zein izan diren taldeek eurek aukeratuko dute. Bizenta Mogel ipuin lehiaketako irabazleak eta eskaparate lehiaketakoak ere larunbatean ezagutuko dira, ekitaldi berean: 12:30ean izango da, udal pleno aretoan.

Auzo konposta egiteko aukera badute jada azkoitiarrek. Aste honetan bertan zabaldu da liburutegi ondoan horretarako gunea eta dagoeneko hasi dira batzuk egiten. Astelehenean eman zuen Urola Erdiko Mankomunitateak aurreneko ikastaroa, eta 13 herritarrek jaso zuten informazioa eta giltza. Orduz geroztik martxan dago gunea. Bi konpostagailu jarri dira, bata hondakinena eta bestea lehorkinena, ahalik eta hondakin organiko gehien konpostatzeko helburuarekinEkimenean izena eman eta hondakinak berziklatzera animatu nahi ditu Udalak herritarrak. Oraingoz 32 lagunek eman dute izena, eta jende gehiago apuntatu ahala gune gehiago jarriko dira.

 

Al Ar Az Og Or Lr Ig
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
© 2019 Azkoitiko Udala. Lege oharra