Arrakastatsua. Halako izan IPAKA 2013, Izarraizpeko Aniztasun Kulturalaren aurreneko astea. Herritar ugarik hartu dute parte aste osoan zehar egin diren egitasmoetan eta larunbateko aniztasun festan aparteko giroa egon zen. Bailaran bizi diren kultura ezberdinetako herritarrek bat egin zuten herriko plazan: munduko hainbat herrialdetako jaki eta edariak dastatzeko aukera izan zen eta musika ezberdinez gozatzeko parada ere izan zen. Udalak oso ondo baloratu du IPAKA 2013, bailarako aniztasun kulturala herriratzeko eta jatorri ezberdinetako herritarren arteko harremanak sendotzeko balio izan duelako.

 

 

Iganderako programatuta zegoen bisita gidatua (Azkoitiko gune historikoa), bertan behera gelditu da bisita egiteko beharrezko gutxieneko pertsona kopurura iritsi ez delako.

Hondakinen lan taldeak hirugarren saioa egin zuen atzo. Bertan, Zarauzko, Itxasondoko eta Astigarrako ingurumen teknikariak izan ziren, euren herrietan dituzten bilketa sistemak azaltzen: Zarautzen, bosgarren edukiontzia erabiltzen dute, Itsasondon sistema mixto bat ezarri zuten aurrena eta orain atez atekoarekin ari dira, eta Astigarragan atez atekoa jarri berri dute. Hiru herri horietako esperientziak ezagutu ostean, lan taldera agertu ziren herritarrak taldeka banatu ziren, eta honako galderen inguruan hausnarketa egin zuten: Azkoitiak izan beharko lukeen bereizketa tasaren inguruan, bilketa sistema ezberdinen inguruan edo sistema mixto posibleen inguruan. Sistema bat edo bestea aukeratzeaz gain, sistema hori nola ezarri ere izan zen eztabaidagai. Hurrengo saioa ekainaren 5ean izango da, eta bertan, hondakinen kudeaketaren inguruko datu ekonomikoak aztertuko dituzte: zenbat kostatzen den Azkoitian, sistema bat edo bestea zenbat kostatzen den...

Artxamendi topalekuak Argazki rallya antolatu du udaberri honetarako eta aurreneko saioa larunbatean egingo da (hilak 11). Artxamendiko erabiltzeaile guztiek hartu ahalko dute parte: 10:00etan topalekuan bertan elkartuko dira eta hezitzaileek proposatutako lekuetan argazkiak ateratzeko aukera egongo da 13:00ak bitartean. Hiru larunbatetan egingo dira saioak, eta larunbat bakoitzean gai bat jorratuko da. Parte hartzaile bakoitzak bost argazki aurkeztu ahalko ditu lehiaketara, eta argazki horiek sakeleko telefono bidez edo kamera digitalarekin atera ahalko dira. Sari bakarra egongo da, argazki kamera digitala. Hemen dituzue lehiaketaren oinarriak.

Etorkinen inguruko zurrumurruak lantzeko tailerrak atzo izan zuen aurreneko saioa. Bertan, SOS Arrazakeriak elkarteko Agustin Unzurruzagak egun dagoen arrazakeriaren inguruko azalpenak eman zituen, eta arrazakeria horrek sortzen dituen zurrumurruen ingurukoak aztertu. Besteak beste, egungo arrazakeria biologikoa baino kulturala dela azaldu zuen eta zurrumurruaren izaeraren arabera, aurre egiteko aukera ezberdinak daudela ere aipatu zuen. Tailerrean 40 lagun inguruk hartu zuen parte, eta alde teorikoa landu ostean, Azkoitian dauden zurrumurruen inguruan ere aritu ziren. Tailer honek beste bi saio izango ditu, bata maiatzaren 21ean eta bestea ekainaren 4an, identitate aniztasunaz eta zurrumurruen funtzionamenduaz aritzeko. Xabier Aierdi soziologoak eta Rafa Crespo Xarxa Antirumors taldeko kideak emango dituzte tailer horiek.

 

Iragan astean Iraurgi Lantzenen egindako autonomoentzako ikastaroan 30 lagun baino gehiagok hartu zuten parte. Autonomoaren inguruko hainbat kontzeptu landu zituzten, batez ere fiskalitatean oinarritutakoak. Adin eta egoera ezberdinetako parte hartzaileak izan ziren eta orokorrean oso positibotzat jo zuten jardunaldia. Lehendabiziko hurbilketa bat izan zen, baina horrek hainbat negozio ideia abian jartzera ahalbideratu lezazke. Parte hartu dutenen artean zalantzarik gelditu bada, Iraurgi Lantzenen bulegoetara gerturatzeko gonbita egiten die erakunde horretako arduradunek; bertan bakarkako zerbitzua eskainiko diete galdera guztiak argitzeko.

 

Bai Euskarari ziurtagiriaren lehen maila eskuratu du Serbitzu enpresak, Bidean maila hain justu. Atzo (asteartea) jaso zuten Serbitzuko ordezkariek ziurtagiri hori, Ziurtagiria elkarteko eta Azkoitiko Udaleko ordezkarien eskutik. Argazkian Javier Velasco, Serbitzu Elkartea S.L. enpresako kudeatzailea (erdian), Arkaitz Illarramendi Ziurtagiria Elkarteko teknikaria (ezkerrean) eta Agurtzane Epelde Udaleko euskara zinegotzia ageri dira, ziurtagiria jasotako unean.

 

Igandean, maiatzak 12, Azkoitiko Gune historikoa ezagutzeko bisita gidatua egingo da, Juan Bautista Mendizabalen eskutik. Bisita 12:00etan hasiko da eta joan nahi dutenek erreserba egin behar dute (horretarako azken eguna ostirala da).

 

Al Ar Az Og Or Lr Ig
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
© 2019 Azkoitiko Udala. Lege oharra