Auzoko lagun taldea ari da pixkanaka-pixkanaka potolotzen. Aurreneko asteko saioan 10 lagun bildu ziren, eta beste bost lagunek izena eman dute jada. Lagun talde hau astelehenero biltzen da, euskarara hurbildu eta elkar ezagutzeko. Berriketan egiteaz gain, aniztasun festarako performance bat prestatzen ari dira eta bertso eskolara eta xakeko taldera joatekoak ere badira, besteak beste. Saioak irekiak dira eta herritar guzti-guztiak daude gonbidatuta, bai euskaraz dakitenak bai ez dakitenak ere. Hurrengo hitzordua datorren astelehenean izango da, 18:00etan, Elkargunean.
Mendez mende Azkoitiko eta bailarako sutondoetan kontatu izan diren ipuinak entzuteko aukera eskainiko du, beste behin, Aizkibel liburutegiak. Izan ere, Gurutz Garmendia ipuin kontalariak Izarraitz magalean kontatu izan diren ipuin, kondaira, kontakizun eta pasadizoak kontatuko ditu, modu parte hartzailean. Kontakizun zahar horiek "Basoko Damaren ipuin sorta" liburuxkan daude bilduta, eta hori oinarri hartuta emango du ikuskizuna Garmendiak. Apirilaren 2an izango da kontakizuna, 09:30etik 11:30era.
Azkoitiko eta Bergarako udalek Elosu auzoan hainbat hobekuntzat egiteko akordioa sinatu dute. Zehazki esanda, honako lanak egingo dira auzo horretan: 39 aparkaleku, umeentzako jolas-eremu bat, eta erabilera anitzeko proba leku bat egingo dituzte. Azkoitiko partean 22 aparkaleku eta proba lekua egingo dira eta Bergarako eremuan beste 17 aparkaleku eta umeentzako jolas eremua. Aulkiak jarri eta zuhaitzak ere landatuko dira. Gaur sinatu dute lanak egiteko akordioa eta urriaren 12ko Pilariketako feriarako eginda izatea espero dute.
Aste Santuko oporrak direla Aizkibel liburutegiak ordutegi berezia izango du:
- Martxoaren 28tik apirilaren 2ra arte liburutegia itxita izango da.
- Apirilaren 2tik 7ra betiko ordutegian irekiko du:
Goizez 9.30 - 13.30
Arratsaldez 16.00 - 20.00
Eta horretarako herritarren laguntza eskatzen du. Inkesta bat prestatu du eta galdetegi horri ahalik eta azkoitiar gehienek erantzutea nahiko luke. Horri honetan bertan duzue galdetegia, eta bete ostean, Elkargunean, udal liburutegian eta udaletxeko harreran jarriko diren kutxa batzuetan utzi beharko duzue.
Herritar guztion iritzia da garrantzitsua eta horregatik eskatzen zaizue parte hartzeko. Azkoitiko elkarbizitza hobetzea da helburua. Beraz, animatu, bete inkesta eta utzi kutxetan.
2013ko Udal aurrekontuak iragan martxoaren 14an onartu zituen Udalbatzak eta aurrekontu horiek jasotzen dutena azaltzeko herritarrekien bilera irekia egin zuten Udal Gobernuko ordezkariek lehengo astean. 30 herritar inguru bildu ziren bilera horretan, eta 2013ko kontuen inguruko informazioa eta azalpenak jaso ostean, Pello Baztarrika alkateari eta gainerako zinegotziei galderak egiteko aukera izan zuten. Besteak beste, musika eskolaren proiektuaren ingurukoak, Espainiatik ezarri dituzten eta ezartzekoak diren araudi berriaren ingurukoak eta langabeziari aurre egiteko aukeren ingurukoak izan zituzten mintzagai.