Luiziaren eta azken egunetako elurtearen ondorioz. Martitteko festak bertan behera uztea erabaki dute auzotarrek. Beraz, martxoaren 1etik 3rako astebururako iragarrita zeuden ekitaldiak ez dira egingo.

Iraurgi Lantzenek eta Oinarri SGR berme elkarteak akordioa sinatu dute Urolako enpresen finantziazioaren inguruan. Hitzarmen horren arabera, Oinarri SGRk ohikoak baino finantziazio baldintza hobeak -epeei zein kostuei dagokienez- eskainiko dizkie Azkoitiko eta Azpeitiko enpresa txiki eta ertainei.

 

Elurrak elur, Herrixen merkatarien elkarteak asteburuan antolatutako Outlet azoka arrakastatsua izan da. Hala baloratu dute antolatzaileek. Eguraldi txarra egin duela kontuan hartuta, eta egoera ekonomiko zaila aintzat hartuta, iaz adina jende ibili dela kalkulatu du Herrixenek, eta horregatik gustura daude emaitzekin. Umeentzat jarri zuten zaintza zerbitzuak ere arrakasta handia izan zuen eta haur asko ibili ziren zaintzaileekin.

Euskaratik urrun bizi diren herritarrak euskarara hurbiltzeko, auzotarrak (euskaraz dakiten herritarrak) eta auzokideak (euskaratik urrun daudenak) elkartu eta harreman sare bat sortzeko eta herritarrak Azkoitiko hizkuntz aniztasunaz jabetzen laguntzeko helburuarekin, Auzoko programa martxan jarri du Azkoitiko Udalak. Aurrena, herria kartelez josi eta jakinmin kanpaina bat egin da, eta orain lehiaketa bat abiatu da: "Zenbat hizkuntza hitz egiten dira munduan?". Galdera horren erantzuna herriko karteletan dago, eta partehartzaileek hura topatu eta Elkargunean eta ikastetxeetan jarriko diren kutxetan sartu beharko dute. Horren ondotik, Auzoko lagun taldea sortuko da, programaren funtsa, astean behin elkartu eta auzotar eta auzokideen arteko harremanak sendotzeko. Tere Aldalur izango da programaren dinamizatzailea.

 

Larunbat eta igandean izango da Herrixen merkatarien elkarteak antolatzen duen outlet azoka. Elkargunean izango, da, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, eta aurten berrikuntzekin dator: 3 eta 10 urteko umeentzat zaintza zerbitzua egongo da, gurasoek erosketak lasai egiteko modua izan dezaten. Haurren zaintza zerbitzuaren ordutegia honakoa da: larunbatean 10:00etatik 13:00era eta eta 17:00etatik 20:00etara, eta igandean 10:00etatik 13:00era.

 

Iragan astearteko luiziaren ondorioak ari dira pixkanaka-pixkanaka neurtzen. Diputazioko teknikoak lekuan bertan ari dira egoera aztertzen, eta dagoeneko konfirmatu dute errepidearen zati haundi bat behintzat eraman egin duela luziak. Ondorioz, bide nagusi hori konpontzeko lanek luze joko dute. Oraindik azterketa eta balorazio guztiak ezin dira egin, baina errepide berri bat egin egin beharko da. Bitartean, auzora joateko bide alternatiboak erakitizen jarraitzen dute udal langileek.

 

Izarraizpeko pertsonaia, ixtorio eta kondairak adi-adi entzun zituzten larunbatean Aizkibel Udal liburutegira bildu ziren haur zein gurasoek. Gurutz Garmendia azkoitiarren ahotik, gure bailarako ipuinen kontaketak arrakasta handia izan zuten bertaratu ziren 16 haur eta 14 helduen artan. Garmendia bera ere oso gustura aritu zen emanaldian.

 

 

Mendez mende Azkoitiko eta bailarako sutondoetan kontatu izan diren ipuinak entzuteko aukera eskainiko du Aizkibel liburutegiak. Izan ere, Gurutz Garmendia ipuin kontalariak Izarraitz magalean kontatu izan diren ipuin, kondaira, kontakizun eta pasadizoak kontatuko ditu, modu parte hartzailean. Kontakizun zahar horiek "Basoko Damaren ipuin sorta" liburuxkan daude bilduta, eta hori oinarri hartuta emango du ikuskizuna Garmendiak.

Emanaldia bihar izango da, larunbata, goizeko 11:00etan.

Al Ar Az Og Or Lr Ig
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
© 2019 Azkoitiko Udala. Lege oharra