Egun handia da gaurkoa Maite Aldazabal Larrañagaren etxean. 1923ko otsailaren 6an jaioa, 100 urte bete ditu. Seme-alabez eta senitartekoez inguratuta, irribarretsu hartu du etxera zoriontzera joan zaion Javier Zubizarreta alkatea. “Azkoitiko -esan dio alkateak- herriaren izenean zoriontzera etorri natzaizu, ondo merezita duzulako. Zorionak bihotzez zure 100. urtebetetzean!”.

Santa Ageda bezperan, urtero, alkateak ikastetxeen bisita jaso izan du. Ikasleak udaletxean alkateari koplak abesten dizkie. Aurten, otsailaren 4a, larunbata tokatu denez, ikasleak ez dira udaletxean izan, baina usadioari jarraituz, eta urteroko ohiturari fin-fin eutsiz, Floreaga Ikastetxeko eta Azkoitia BHIko ikasleek koplak bidali dizkie, idatziz eta bideoan, Javier Zubizarreta alkateari.

Tags:

Anaitasunako nesken taldeak eta Marea Urdinak indarra eta ilusioa uztartu dituzte eta egun osoko egitaraua antolatu dute inklusioaren alde, otsailaren 11rako.“Duela hilabete batzuk Anaitasunako nesken taldea etorri zitzaigun inklusioaren alde zer egin zezaketen galdezka, eta guk beste galdera batekin erantzun genion: Zer dakizue egiten? Dudarik ez dago, zerbait ondo egiten badute, hori futbolean jokatzea dela, eta fubtola eta inklusioa ardatz hartuta, antolatu dugu eguna”, azaldu du Marea Urdinako kide Gorka Aranbarrik.

Tags:

Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin sinatutako akordioa oinarri hartuta, Eguneko Zentroa Burdinoleta kalera jaitsiko du, Javier Zubizarreta alkateak jakinarazi duenez. Esleipen-prozesua amaituta, Udalak kale horretako bi lokal bereganatuko ditu 454.874,09 eurotan (BEZ barne) zerbitzua lekualdatzeko. Foru Aldundiak %65ean finantzatuko du lokalaren erosketa eta gunea egokitzeaz osotasunean arduratuko da, bi erakundeen artean lortutako hitzarmena tarteko.

Udalak Tanttaka Teatrok ekoiztu duen "Sexberdinak" antzezlana ekarriko du Azkoitira martxoaren 31n, URDINDUZ 2023 egitasmoaren alde.
Gautenak eta Marea Urdinak bat egin dute URDINDUZ 2023 garatzeko, eta Udalak proiektua lagundu asmoz, "Sexberdinak" antzezlanaren sarreretatik lortzen den dirua URDINDUZ 2023 egitasmoarentzat izatea erabaki du. Helburua da aniztasun funtzionalari bisibilitatea ematea, "guztiok ezberdinak garelako, eta aldi berean, berdinak".

"Hobe ixilik!" antzezlana aurkeztuko du Txalok larunbatean, otsailaren 4an, 19:00etan, Baztartxo Antzokian. Begoña Bilbaoren zuzendaritzapean, oholtza gainean izango dira Itziar Ituño eta Ramon Agirre aktore ezagunak.

Sarrerak aurrez eskuragarri daude www.azkoitia.eus/agenda edota www.entradium.com atarien bidez.

41. Bizenta Mogel Ipuin Lehiaketaren lehenengo saria Maite López Las Heras azkoitiarrak jasoko du "Haize Hego" lanarengatik.
Gaur egun, Elgoibarko bizilaguna den Maite López Las Heras idazlea, poeta eta itzultzailea da. Plazaratu dituen azken lanen artean daude "Amatu" saiakera librua eta "Poetandreak literatura greko-latindarrean" poesia-lana.
Bigarren saria ere Azkoitian geratuko da. Juan Ramon Alberdi Ibarmiak eskuratu du "Zuhaitz Eroriaren Adaxka" ipuinarengatik, eta hirugarren saria, Gotzon Plaza Jaio bilbotarrak etxeratuko du "Aingerutxo Beltzak" izenburupean aurkeztutako lanari esker.

Eman daiteke jada izena Inauterietako Mozorro eta Tabernen Dekorazio lehiaketetan. Parte hartu nahi dutenek Udaleko Herritarren Arreta Zerbitzuan eman beharko dute izena otsailaren 17a baino lehen. (Ordutegia, astelehenetik ostiralera 7:30etik 15:30era).
Bi lehiaketak otsailaren 18an izango dira. Egun horretan Mozorro Lehiaketako partaideak eliza ataritik pasatu beharko dute 19:30etatik 20:30era bitartean epaimahaikideek erabakia har dezaten. Hileta tokatuko balitz, epaimahaiko kideak Plazaberrin egongo dira, erdi parean eta handik igaro beharko dute lehiakideek.

Al Ar Az Og Or Lr Ig
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
© 2019 Azkoitiko Udala. Lege oharra