Bizkargi Musika eta Dantza Eskolak bi hamarkadatik gora daramatza Taldez Talde ekimena martxan jartzen. Aurtengoa 22. edizioa da. Helburua, musika kalera ateratzea denen gozamenerako.
Aurtengo egitarauak hiru kontzertu hartzen ditu bere baitan. Lehenengo kontzertua igande honetan, martxoaren 12an izango da. Bizkargi eta Iraurgi abesbatzek eskainiko dute emanaldia, edizio berri honi irekiera emanez.

Udalak eta Plaza Ondo Jubilatuen Elkarteak lankidetza hitzarmena sinatu dute, Javier Zubizarreta alkatearen eta elkarteko presidente Maria Pilar Zarragaren eskutik. Bidelagun izan dituzte Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi Janire Igoa eta elkarteko beste hainbat kide.
Udalak 45.000 euroko dirulaguntza emango dio Plaza Ondo elkarteari antolatu ohi dituen ekintzak aurrera eramateko beste behin. Hala nola, bidaiak, eskulan eta parte-hartze tailerrak edota aisialdi jarduerak, bingoa, karta-jokoak eta beste hainbat aktibitate, esaterako, 90 urte betetzen dituzte gizon eta emakumeei omenaldia.

Aizkibel Liburutegiak ipuin kontaketa saioa antolatu du, Lupe Lekuonaren eskutik. Saioa martxoaren 16an izango da, 17:30ean.
"Puhuy Txoria" izenburupean arituko da Lekuona. Ipuin kontaketa HH5, LH1, LH2 eta LH3 adin tarteko haurrei zuzenduta dago.
Izen ematea zabalik dago gaurtik. Bertaratu nahi duenak liburutegian bertan eman dezake izena edo 943 85 08 98 telefono zenbakira deituta. Hilaren 15ean itxiko da izen-ematea.

Larunbatean, martxoaren 11n, Amets Pirata txotxongilo ikuskizuna eskainiko da Elkargunean. Hitzordua 18:00etan izango da eta sarrera doan da. Udaleko Berdintasun arloak, martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Egunaren bueltan antolatutako egitarauaren baitan izango da emanaldia.
"Nork dio neska bat ezin dela pirata izan? Ametsek argi dauka pirata izan nahi duela, eta, horregatik, ez du zalantzarik izango zorionaren giltza aurkitzeko abentura batean murgiltzeko, berak nahi duena lortzeko eta haur guztiek nahi dutena izan eta beraien ametsak lor ditzaten".

Tags:

Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Egunaren bueltan, Udalak antolatutako egitarauaren baitan, bihar, asteazkena, Elbira Zipitriari buruzko dokumentala botako dute Elkargunean, 18:30ean. Sarrera doan da.
Dokumentala Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatu eta Baleuko etxeak ekoiztu du. Elbira Zipitria Irastortzaren ( Zumaia, 1906 - Donostia, 1982) heriotzaren 40. urteurrenarekin bat eginez estreinatu zen abenduan dokumentala.

Tags: ,

Dislegik larunbat honetan Dislexiaren Festa egingo du Azkoitian Udalaren laguntzarekin, dislexiari bisibilitatea emateko xedez. Horra, Gipuzkoako Dislexia Elakrteak eta Debabarrenako delegazioak zabaldutako oharra herritarrak ekimenean parte hartzera gonbidatuz: 

"Gipuzkoako Dislexia Elkartea (DISLEGI) 2015ean sortu zen, dislexia arloan laguntza eskatzen duten Gipuzkoako familien kopuru gero eta handiagoari erantzunez. Azkoitiko hainbat familia Dislegiko kide izan gara hainbat urtez eta jaso dugu bertan eskaintzen den laguntza, baina 2022an Elgoibarko hainbat familiak Dislegi Debabarrenera gisa ezagutzera eman den delegazio edo ordezkaritza sortu zen inguruko beharrei erantzuteko.

Tags:

Gazteria sailak ekintza, ikastaro eta lantegi sorta zabala antolatu du Aste Santuko oporraldirako. Aisialdia, lagunartea eta entretenimendua uztartzen ditu eskaintzak. Abarketatxo Ludotekak Haur Astea antolatuko du apirilaren 11tik 14ra bitartean, eta egun berdinetan,  Artxamendi Topalekuak ekintza bereziak antolatuko ditu gaztetxoentzat. Gaur zabaldu da izen-emate epea, eta parte hartu nahi dutenek Gazte Zerbitzu Bulegoan egin beharko dute eskaera. Horretaz gain, besteak beste, brikolajea, robotika, sormen grafikoa, sukaldaritza edota arteterapia landu daitezke. JAITSI INFORMAZIO ESKUORRIA (pdf)

Al Ar Az Og Or Lr Ig
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
© 2019 Azkoitiko Udala. Lege oharra