Lehen Hezkuntzako seme-alaben gurasoei edo tutoreei zuzenduta, azarotik urtarrilera bitartean Guraso Eskolak hainbat saio eskaini ditu, eta orain, DBHko gurasoen txanda dator. Otsailaren 22an hasita, zortzi saio eskainiko dira, bereziki, Bigarren Hezkuntzan seme-alabak dituzten aita-amentzat.
Guraso Eskolan parte hartu nahi izanez gero, otsailaren 22a baino lehen eman beharko da izena. Izena eman daiteke aurrez aurre Udaleko Gizarte Zerbitzuetan (9:00etatik 14:00etara) edo Elkargunean, Gazte Informazio Bulegoan (16:30etik 20:00etara), edota Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzita. Parte-hartzea doakoa da.

Euronet 50/50, ikastetxetan energia aurrezteko programa, martxan jarri da beste urte batez. Iraurgi Berritzenetik sustatutako programa da eta eskualdeko ikastetxeek dute parte hartzeko aukera. Aurtengo partaideak, ondokoak dira: Azkoitian Bizilore Eskola Aktiboa, Izarraitz Lanbide Heziketa eta Xabier Munibe Ikastola, Azpeitian Ikasberri Ikastola, Iraurgi ikastetxea, Karmelo Etxegarai Ikastola eta Urola BHI, eta azkenik, Errezilgo San Martin Herri Eskola.

Tags:

Asier Karrerari hirugarren gradua kendu izanaren aurrean, gaur goizean, Bozeramaile Batzordeak, Azkoitiko bizilagunaren egoera salatzeko adierazpena onartu du, non ebazpenen bateragarritasuna eta graduen progresioarekiko errespetua eskatzen den. Adierazpenaren alde bozkatu dute EAJ, EH BIldu eta Azkoitia Bai alderdiek. Kontra agertu da PSE-EE. Ondorengo testua onartu da:

Klink Bidek, eskualdeko ekintzaile eta enpresa txikiei formakuntza eskaintzea du helburu, Urkome eta Iraurgi Berritzenek sustatutako Klink (ekintzailetza sustatzeko gunea) egitasmoaren baitan kokatzen den lan lerroa delarik.
Klink Bideren baitan, 2023ko lehen seihileko formakuntza eskaintza aurkezten da. Eskaintza honen ardatzak 2 izango dira, digitalizazaioa eta pertsonen kudeaketa. Prestakuntza eskaintza, gure eskualdeko ekintzaile, merkatari, zerbitzu eta eraikuntzako enpresa txikiei bideratuak daude.

Badatoz inauteriak. Mozorrotu eta dibertitzeko egunak ditugu aurretik. Ostiralean haurrak izango dira protagonista. Ikastetxeetako umeak kalera aterako dira kalejiran eta 17:00etan, Oihan Vegarekin dantzaldia izango da Herriko plazan.
21:00etatik 23:00etara, berriz, 12 eta 17 urte bitartekoek Disko Festaz gozatzeko aukera izango dute Elkargunean DJ Xabi Fest-ekin eta mozorro lehiaketa ere egingo dute.

Tags:

Giro ederrean ospatu da 41. Bizenta Mogel Ipuin Lehiaketaren sari banaketa ekitaldia. Maite López Las Heras azkoitiarrak jaso du lehenengo saria "Haize Hego" ipuinarengatik. Bigarren saria ere Azkoitian geratu da. Juan Ramon Alberdi Ibarmiak eskuratu du "Zuhaitz Eroriaren Aldaxka" ipuinarengatik, eta hirugarren saria, Gotzon Plaza Jaio bilbotarrak etxeratuko du "Aingerutxo Beltzak" izenburupean aurkeztutako lanari esker. Hirugarren sarituak ezin izan du ekitaldian egon, baina bai beste biak.

Tags: ,

Udalak Julene Urzelairen (Azkoitia, 1912 - Caracas, 1993) omenezko eskultura inauguratu du gaur goizean, Iñigo Urkullu lehendakaria eta Javier Zubizarreta alkatea buru direla. Ordezkaritza instituzional zabala bildu du ekitaldiak.
Oroimen eskultura brontzezko busto bat da, Lourdes Umerez artista azkoitiarrak egina. Trenbidearen Zumardian jarri da. Horrela, Udalak emakume azkoitiarrek historian zehar egindako ekarpen soziala ekarri nahi du gogora.

Gizarteari egindako ekarpenagatik, gure historia markatu duen Julene Urzelairen (Azkoitia, 1912 – Caracas, 1983) figura balioan jarri eta bisibilitatea emateko xedez, Udalak bere omenezko eskultura jarriko du Trenbidearen Zumardian, ostiralean egingo den aitortza ekitaldi publikoan. Jarriko den brontzezko bustoa Lourdes Umerez artista azkoitiarrak egina da.

Al Ar Az Og Or Lr Ig
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
© 2019 Azkoitiko Udala. Lege oharra