Euskara sailak eta herritarrek osatutako talde eragileak elkarlanean hitanoa sustatzeari ekin zienetik, hainbat proiektu eta jarduera garatu dira. Horien artean, hitanoaren inguruko formazioa eskoletara zabaldu nahi izan da, eta Xabier Eizagirreren eskutik, Floreaga Ikastetxeko eta Azkoitia BHIko DBH3ko ikasleek hitanoaren inguruko ikastaroetan hartu dute parte. Horri jarraipena emanez, Floreaga Ikastetxeak hitanoaren inguruko hitzaldi irekia antolatu du. Saioa asteartean, otsailaren 28an, izango da, 18:30ean Floreaga ikastetxean.
Udalak deituta, elkarretaratze isila egin da gaur goizean Herriko plazan, Ukrainari elkartasuna adierazteko, Ukrainiako herri osoari, desplazatutako pertsonei eta gerrako biktima guztiei. Urtebete pasa da Errusiak Ukraina inbaditu zuenetik, eta tamalez, sufrimenduak jarraitu egiten du.
Errusiak Ukrainia inbaditu zuela urtebete igaro da eta tamalez, gerrak jarraitu egiten du. Gerrako biktimei, desplazatutako pertsonei eta Ukrainiako herriari elkartasuna adierazteko, Udalak elkarretaratzea deitu du biharko.
Bost minutuko isilunea egingo da bihar, ostirala, 12:00etan, Herriko plazan, udaletxe azpian. Udalak elkarretaratzean parte hartzera deitzen ditu herritarrak.
Kalistenia praktikatzen duten herritarrek badute jada horretarako eremu propioa herrian. Udalak Txerloian eraiki du kirol modalitate hori praktikan jarri ahal izateko gunea edo parkea, eta aste batzuetako lanaren ostean, erabilgarri dago.
Proiektua 47.502,18 euro kosta da (BEZ barne).
Javier Zubizarreta alkatea eta erabiltzaileak elkartu dira Txerloian parkeari lehenengo onespena emateko xedez.
1.- Aurreko bilkuretako akten onespena, hala badagokio.
2.- 2023ko Ordenantza Fiskalen aldaketaren hasierako onespena.
3.- Azkoitiko udaleko erretiro aurreratuari buruzko primak ez aplikatzea.
Epaimahaiak lan zaila izan du gaurkoan. Herritarrek ondo landu dituzte mozorroak, eta sormena soberan erakutsi dute. Talde handietan, 10 lagunetik gorakoetan, 7 taldek hartu dute parte Mozorro Lehiaketan.Talde txikietan, berriz, 10 taldek. Lehenengo saria "A ze Tangana"-k eta "Kylatore Team"-ek eskuratu dituzte. Ondoen apaindutako taberna, berriz, Galipan izan da. Hiru tabernek hartu dute parte lehiaketan. Horra irabazleak:
Floreaga Ikastetxeko eta Xabier Munibe Ikastolako haurrek kalejirarekin eman diete hasiera aurtengo inauteriei. Irribarretsu eta koloretsu atera dira kalera, zein baino zein apainago. Kalejiratik bueltan, ikastetxeetan merienda banatu zaie, eta arratsaldea borobiltzeko, Oihan Vegarekin dantzaldia Herriko plazan! Ikusi kalejira bideoan:
Telmo Iruretaren eta Aitziber Garmendiaren "Sexberdinak" antzezlanerako sarrerak salgai daude. Hasiera batean, Tanttaka Teatrok, konpainia ekoizleak eskatuta, sarrera kopurua mugatu egin zen, eta aste honetan agortu egin dira, baina obrak piztu duen interesa ikusita, Baztartxo Antzokiko eserleku guztiak eskaintzea erabaki da. Ondorioz, libre zeuden sarrerak erosi daitezke jada, www.azkoitia.eus/agenda edota www.entradium.com atarien bidez.
Udalak "Sexberdinak" antzezlana martxoaren 31n ekarriko du Azkoitira. 19:00etan izango da emanaldia. Sarreretatik lortzen den dirua URDINDUZ 2023 egitasmoarentzat izango da.