Mintzalagunek hasi du ikasturtea. Larunbatean elkartu ziren mintzakideak eta orduan egin zuten aurreneko ekintza: 10:00etan batu ziren Kontzejupean, Agurtzane Epelde euskara zinegotziak eta Izaro Larrañaga AEKko kideak Mintzalagun programari buruzko azalpenak eman zituzten, eta horren ondotik, Ruben Sudupe biologoarekin ibilaldia egin zuten Ubaiar auzora, herriko landare eta zuhaixkak ezagutzeko.
Bihar, larunbata, azaroak 10, mintzalagun programaren 2012-2013 ikasturteko hasiera ekitaldia egingo da Azkoitian.10:00etan hasiko da ekimena: Mintzalaguneko kide guztiak Kontzejupean bilduko dira eta bertan mintzataldeak ezagutzera eman eta gero, 10:15 inguruan, ibilalditxoa egingo dute Ubaiar auzora, Ruben Sudupe biologoaren gidaritzapean. Ibilaldian ikusiko dituzten zuhaitz, zuhaixka eta bestelako espezien inguruko azalpenak emango ditu Sudupek txangoan zehar.Amaitzeko, ibilaldiaren ostean mokadutxoa egingo dute, 12:00etan, Elkarguneko sukaldean.
Danon Herrixe partaidetza prozesuaren lehen fasea amaitzeko, tailer bat egingo da bihar goizean (larunbata). Tailer horretan orain arteko bileretan azkoitiarrek euren auzoaren, arloaren eta herriaren inguruan egindako diagnostikoa azalduko da aurrena, eta horren ondotik, hobetzeko dauden kontu horiek hobetzeko proposamen zehatzak jasoko dira. Tailerra dinamikoa izango da, taldeka lan egitekoa, eta tartean hamaiketako bat ere izango da. 09:30etik 13:00era egingo da tailerra, Elkargunean.
Orain egun batzuk gasez bestetako zazpi butano bonbona agertu ziren Aingeru kaleko atzeko edukiontzi batean eta Urola Erdiko Mankomunitateak eta Azkoitiko Udalak gogor salatu nahi dute gertaera hori. Butano bonbonak nahiz bestelako gai arriskutsuak Garbigunean jasotzen direla gogora arazi nahi dute eta ohiko edukiontzietan uztea oso arriskutsua dela ohartarazi.
Txokolatada bero batekin eta Floreaga ikastetxekoen bisitarekin hasiko dute gaur (asteartea) Adinduen astea San Jose egoitzan. Bihar, seiko urre txapelketa izango dute, etzi Xabier Munibe ikastolakoen bisita, eta ostiralean txokolatada eta bingoa. Asteburuan izango dira, halere, ekintza potoloenak.
Gaur arratsaldean Azkoitia Lantzenen 2011ko kontuak aurkeztuko ditu bertako lehendakari eta udaleko alkate Pello Bastarrikak kontseiluaren aurrean. Auditoria bidez egiten dira kontuak eta auditoria horrek enpresa publikoaren egoera ekonomiko, patrimoniala eta finantzarioa aztertzen ditu, eta horren ondoren egoeraren inguruko txosten bat egiten du. Azkoitia Lantzenen 2011ko kontuen txostenak "kezkatzeko arrazoiak" eman ditu, Bastarrikaren hitzetan. Auditoriak berak ere enpresa publikoaren patrimonioa berriz baloratzea ezinbestekoa dela esan du eta egoera zaila aurreikusita bideragarritasun plan bat egitea gomendatu du.