Birgaitutako 1,3 kilometroko zati berriak hiru errei eta aurreratzeko tarte bat ditu, bide-segurtasuna eta erosotasuna handitzeko

Azkoitia eta Urretxu arteko GI-631 errepidea hobetzeko obren lehen fasearen azken lanak aste honetan hasi dira eta asfaltozko lehen geruza zabaltzeko lanak aste honetan bertan bukatuko dira. Horrela, obra egin den plataforma maiatzaren 15ean jarriko da martxan, Aintzane Oiarbide, Bide Azpiegituretako diputatuak, aurreratu duenez, Javier Zubizarreta eta Jon Luqui, Azkoitiko eta Urretxuko alkateekin batera gaur egin duen bisitan. Oiarbidek aukera aprobetxatu du bigarren zatiaren proiektua dagoeneko idatzita dagoela aurreratzeko, 13 milioi euroko aurrekontuarekin.

Datorren igandean, apirilaren 2an, kontzertu sakratua eskainiko du 40 urtetik gorako ibilbidea duen Aretxabaleta Abesbatzak Parrokian. Hitzordua 18:30ean izango da. Taldeak bidelagun izango du emanaldian Jose Luis Frantzesena organista, eta Mari Carmen Etxeandia, Maider Garay eta Mariatxen Urkia arituko dira bakarlari gisa.

Tags:

Oskarbi Taldeak eta Iraurgi Abesbatzak Baztartxo Antzokiko agertokia partekatuko dute larunbat honetan, apirilaren 1ean. Bi taldeek elkarrekin emango dute kontzertua 19:00etan. Sarrerak aurrez salgai daude www.entradium.com atarian, eta egunean bertan leihatilan ere eskuragarri egongo dira.
"Oskarbi Taldeak iaz proposatu zigun kontzertu bat elkarrekin ematea. Iaz izan behar zuen baina azkenean, atzeratu eta larunbat honetan emango dugu", adierazi dute Iraurgi Abesbatzatik.

Tags:

Udalak parke bio-osasungarri berria eraiki du Trenbidearen Zumardian. Aire zabaleko kirol-ekipamendua da, eta bereziki adin nagusiko pertsonekin pentsatuta jarri da, ariketa fisikoak dituen onurengatik.
"Hemen eguraldia ez dugu beti lagun izaten, baina espazio berri horren ekarpena bikoitza da. Batetik, badakigu osasuna eta kirola uztartuta doazela, eta gune horrek ariketa fisikoa egiteko aukera ematen du, eta bestetik, hartu-emanetarako eta sozializaziorako tokia ere bada. Espero dugu erabiltzaileak dibertitzea eta ondo pasatzea gorputza trebatzeko ariketak egiten dituzten bitartean", adierazi du Janire Igoa Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak.

Eusko Jaurlaritzak merkataritza modernizatzeko (Funts Teknologikoa) laguntzak abian jarri ditu. Helburua da merkataritza-sektorearen eraldaketa digitala eta jasangarriaren bidez, lehiakortasuna eta modernizazioa sustatzea.

Horretarako, eduki teknologikoa, berritzailea eta jasangarria duten proiektuen garapena finantzatuko da. Proiektu horiek merkataritzako mikroenpresek eta enpresa txiki eta ertainek aurkeztuko dituzte, banaka edo elkarteen bidez. Plan eta proiektuok merkataritza-jardueraren kudeaketan eta negozio-ereduan eragingo dute, enpresak kontsumo-ohitura berrietara, salmenta modalitateetara, posizionamenduetara eta banaketara egokitzen direla bermatuz, eta lehiakorrago eta erresilienteago bihurtuz.

Izarraitz Lanbide Heziketak bere formazio eskaintza zabaltzen jarraitzen du, lan-merkatuaren beharretara eta eskualdeko testuingurura egokitutako proposamen berriekin. Bide horretan, erdi mailako ziklo berri bat eskainiko du 2023-2024 ikasturtetik aurrera, "Zura Prozesatzeko eta Eraldatzeko Teknikaria"rena, hain zuzen. Azkoitian lehen aldiz emango den zikloa da, oraindik ez baita martxan jarri ez EAEn ez estatuan. Halaber, zibersegurtasunaren inguruan espezializatzeko bi ikastaro edo master eskainiko dira, bata informazio-teknologien inguruneetan zentratuko da, eta bestea, eragiketa-teknologien inguruneetan.

1.- Aurreko bilkurako aktaren onespena, hala badagokio.
2.- Udal langileen 2023ko ordainsarien igoeraren onespena.
3.- Kreditu gehigarri bidez kredituak aldatzeko Azkoitiko udaleko 1 zenbakidun espedientearen hasierako onespena.

Egun bizi dugun ziurgabetasun egoera honetan, ez da nahikoa produktu erakargarri bat izatea, badira beste hainbat elementu ere ezinbestean kontrolatu behar direnak, marjina komertziala, erosketak, e.a. Hau horrela izanik, Eusko Jaurlaritzak azken urteetan ari den bezala, aurtengorako ere SALTOKITIK ENPRESARA deritzan programa aktibatu du. Programa, Eusko Jaurlaritzako Merkataritza, Kontsumo eta Turismo sailak %100ean finantzatuta dago.

Al Ar Az Og Or Lr Ig
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
© 2019 Azkoitiko Udala. Lege oharra