Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, Azkoitia eta Urretxu arteko GI-631 errepidearen segurtasuna eta erosotasuna hobetzeko lanak amaituko dira gaur, osteguna, eta, honenbestez, tarte hori guztiz erabilgarri egongo da bihar, otsailak 18. Errepidearen trazadurak hobekuntza nabarmena du, izan ere, aurrerantzean tarte horrek hiru errei eta aurreratzeko 400 metroko bi tarte izango ditu noranzko bakoitzean, plataforma bera zabalagoa baita. Halaber, itxaroteko erdiko erreiak ere eraiki dira Elosua (Bergara) eta Irimoegigoena (Antzuola) auzoetan dauden hainbat baserritarako sarbideak ere hobetzeko. Bigarren faseari helduko zaio orain errepide hau hobetzeko lanen barruan eta proiektua jada idatzita dago eta obran lizitazioa aurten egingo dela aurreikusten da.

Udalak eta herritarrek bost minutuko elkarretaratze isila egin dute Herriko plazan, Orioko krimen matxista gaitzesteko. "Ez dago kontsolamendurik horrelako tragedien aurrean. Oraindik lan asko dagoela egiteko erakusten du. Indarkeria mota guztien kontra, ahotsak altxatu eta indarrak batu behar ditugu, ez Orion, ez inon, ezin duelako horrelakorik gehiago gertatu", azaldu du Berdintasun zinegotzi Mertxe Zubillagak. 

Alderdi guztietako ordezkariek hartu dute parte elkarretaratzean, horrelako giza eskubideen urraketa larri eta onartezinaren aurrean, gaitzespenik irmoena agertzeko.

 

Tags:

Joxan Goikoetxea akordeonistak eta Euskameratak musikaz beteko dute larunbatean Santa Kutz komentua. 31. Udaberriko Musikaldiak eskaintzen duen hirugarren kontzertua ziango da. Hitzordua, ohi bezala, 18:30ean. Sarrera doan da.
Larunbatekoa Jorge Oteiza handiaren omenezko kontzertua izango da. "Ez dok. Badok. Oteitzaren mailua" izenburupean eskainiko dute emanaldia Goikoetxeak eta taldeak. Besteak beste, Aita Donostia, V.Zolotaryov, J.S.Bach, R. Sakamoto edota A.Valverde konpositoreen obrak interpretatuko dituzte.

Asteburuan Martitten Pentekoste jaiak ospatuko dituzte, eta Udalak autobusa jarriko du igandean, maiatzaren 21ean, bertaratu nahi dutenentzat joan-etorria egiteko.
Autobusa Julio Urkixo 7ko geralekutik, Eroski txiki aurretik aterako da. Herrigunetik Martitterako ibilbidea egiteko autobusa 11:00etan eta 16:30ean aterako da.
Bueltako bidaia egiteko, berriz, Martittetik autobusa 14:00etan eta 19:30ean aterako da.

Floreaga Ikastetxeko LH3ko ikasleak udaletxean izan dira gaur goizean bisitan. Eskolan erakunde gisa tokiko udalek betetzen duten funtzioa, funtzionamendua, eta herritarrei eskaintzen dizkieten zerbitzuak ikasten ari dira, eta ikasitakoa gertutik ikusteko izan dira udaletxean. Javier Zubizarreta alkateak egin die harrera udalbatza aretoan, eta besteak beste, udalbatzaren osaketaren, udal osoko bilkuren, edota batzordeen inguruko azalpenak jaso dituzte haurrek.

Azkoitiko Udalak bihar, osteguna, 12:00etan elkarretaratzea egingo du Orion atzo jazotako erailketa matxistaren aurrean, gaitzespenik irmoena adierazteko.
Bost minutuko isilunea egingo da Herriko plazan, gertaturiko tragedia gaitzesteko.
Udalak biktimaren familiari eta hurbilekoei bere elkartasuna helarazten die.

"Berdindu", lesbiana, gay, trans, bisexual eta intersexualei eta haien ingurukoei informazioa eta arreta emateko Eusko Jaurlaritzaren zerbitzua da. LGTBIfobiaren Aurkako Nazioarteko Egunaren bueltan argitaratutako adierazpen instituzionala partekatzen dugu, duen interesagatik. Horra testua:

Maiatzaren 17an, ahotsa goratzen dugu (are gehiago) LGTBI pertsonen aurkako erasoak salatzeko eta pertsona bakoitzaren errespetuan eta askatasunean oinarritutako gizarte justua, berdintasunezkoa eta askotarikoa eskatzeko.

Azkoitiko Udalak Hike eizan! taldearekin elkarlanean, II. Hike eizan! Bertsopaper Lehiaketa antolatu du, eta bihar amaitzen da lanak aurkezteko epea.

Iaz bezala, sariak hiru kategoriatan banatuko dira. Gazteen kategoria edo 18 urte artekoa, helduen kategoria edo 18 urtetik gorakoa, eta Azkoitia Saria. Bertso sorta onena idatzi duen herritarrak jasoko du Azkoitia Saria, gazteen zein helduen arloan.
Parte hartu nahi duten gazteek gutxienez sei bertso idatzi beharko dituzte, eta helduek, zortzi. Epaimahaia Hike eizan! lantaldeko eta Erniarraitz Bertsozale Elkarteko bina kidek osatuko dute. Epaimahaiaren erabakia maiatzaren 29an ezagutaraziko da.

Al Ar Az Og Or Lr Ig
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
© 2019 Azkoitiko Udala. Lege oharra