Diego García zenaren esentziari eta filosofiari eustea du AzkoitiAzpeitia maratoi erdiak helburu, eta urtero legez, korrikalaria oroituz eman zaio gaurko 30. edizioari hasiera. Diego Garcíarekin batera, Alejandro Gómez eta Jone Basterra oroitu dira. Jose Antonio Zulaikak ere merezitako omenaldia izan du. Irteera ekitaldian parte hartu du Javier Zubizarreta alkateak.
Bonuen hurrengo kanpainan parte hartu nahi duten establezimenduek zabalik dute izena emateko epea, apirilaren 18ra arte. Txikizkako merkataritzako eta ostalaritzako establezimendu guztiek parte hartu ahal izango dute, baita zerbitzuen sektoreak ere. Izen-ematea udaletxean, Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan egin ahalko da. Informazio osagarria HEMEN
Bonuak apirilaren 17an jarriko dira salgai online eta apirilaren 24an, presentzialki erosi ahal izango dira Kontzejupean, udaletxe azpian, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
Guztira 666 bonu jarriko dira salgai; 200 Interneten, eta beste 466 aurrez aurre saltzeko gordeko dira.
Egitarau zabalarekin dator Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak Udalaren laguntzarekin antolatu duen Geure Gelatik liburu azoka. Gaur eta bihar, Azkoitian literaturan, eta zehazki, Euskal Herriko emakume idazleen lanetan jarriko da arreta. Arratsaldeko 17:00etan zabalduko da azoka Mariasun Landaren ibilbideari aitortza eginez. Bi idazle handi elkartuko dira oholtzan, Mariasun Landa eta aurkezpena egingo duen Arantxa Urretabizkaia. Hain justu, iazko edizioan Urretabizkaia izan zen omendua.
“Birziklatzea erraza da!” lelopean, martxoaren 25ean eta 30ean, larunbata eta osteguna, hurrenez hurren, birziklatzeari buruzko informazio gune bat jarriko da Herriko Plazan. Bi ingurumen-hezitzailek zainduko duten puntua Ecoembesek (edukiontzi hori eta urdinetan uzten ditugun hondakinen bilketa, bereizketa eta ondorengo birziklapena kudeatzen duen irabazi-asmorik gabeko erakundea) eta Ecovidriok (beiraren igluan uzten ditugun hondakinen bilketa, bereizketa eta ondorengo birziklapena kudeatzen duen irabazi-asmorik gabeko erakundea) sustatzen dute, Urola Erdiko Mankomunitatearekin lankidetzan.
Iraurgi Berritzeneko Enplegu Arlotik, Urola Erdian langabezia murriztu eta enplegua sustatzeko helburuarekin azken urtetan profilen arabera ekintza lerro estrategiko desberdinak ari da garatzen eskualdeko eragileekin lankidetzan. Hauen artean, zaurgarritasun egoeran edo arriskuan aurkitzen diren langabetuei zuzenduriko “Urola Erdian ElkarEkin Eraginez III - UE3” proiektua aurkitzen da. Honen helburu nagusia zailtasun egoerak dituzten pertsona langabetuei gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbide egokituak eta eraginkorrak eskaintzea da, horretarako eskualde mailako zerbitzuak integratuz. Proiektu honen baitan, eskualdeko langabetuei zuzenduriko Soldadura eta Arreta Mendekotasun ikastaroak emango dira datorren maiatzetik aurrera.
Azkoitiko Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundia San Jose egoitzaren egokitzapena lau fasetan ari dira gauzatzen, tokiko zaintza-ekosistema baten esparruan.
Azkoitiko Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak San Jose Egoitza eraberritzeko sinatutako hitzarmena aurreikusitako plangintzaren arabera gauzatzen ari da. Bi erakundeak lanean ari dira udalerrian zaintzaren tokiko ekosistema bat sustatzeko, eta proiektu nagusi gisa, San Jose egoitzaren egokitzapena hartzen du.
Prozesu horrek lau fase ditu: irisgarritasuna hobetzea igogailu berri batekin, Unitate Psikogeriatrikoa birmoldatzea, Eguneko Zentroa herrigunera lekualdatzea, eta egoitza-plaza berriak sortzea bizikidetza-modulu batean.
Udaleko Euskara zinegotzi Marijose Arregik "Esaizu euskaraz!" hiztegitxoa aurkeztu du Helduen Heziketa Iraunkorreko zentroan (EPA). Euskara sailak hiztegia uda aurretik kaleratu zuen, eta orain zabalkundea ematea du helburu. Liburuxka euskaraz ez dakitenentzat, atzerritarra izan ala ez izan, baliabide egokia da, eta euskarara hurbiltzeko tresna aproposa. Izan ere, poltsikoko hiztegia da, erabilerraza, eta azkoitiarrez jasotzen ditu hitz eta esamolde erabilienak.
Udalak Gizarte Zerbitzuetako sailak eskaintzen dituen prestazio eta zerbitzuen gida banatuko du, herritarrek eskura izan dezaten erabilgarria izango zaien informazioa. Aste honetan bertan, banatuko da liburuxka etxe guztietan.
"Egiteke genuen ekimena da, eta interesgarria eta beharrezkoa iruditzen zitzaigun. Herritarrek interesatzen zaien informazioa eskatzen dute, eta osatu dugun prestazioen gida gizarte-zerbitzuen inguruko informazio guztia modu erraz eta praktikoan eskuratzeko tresna da. Kosta ahala kosta saihestu nahi duguna da Azkoitiko bizilagunak ez jotzea Gizarte Zerbitzuetako ateak, edo laguntzarik ez eskatzea, ez dutelako informaziorik edo ez dakitelako zer egiten dugun", adierazi du Janire Igoa Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak.