Udalak, Andramari jaien atarian, balkoietan Azkoitiko bandera zintzilikatzera animatu nahi ditu herritarrak. Iaz banatu zituen Udalak banderak estrainekoz, eta aurten ekimena errepikatzea erabaki du. Iaz saldu gabe geratu ziren berrehun eta piku bandera salgai egongo dira bihar, osteguna, Kontzejupean, 17:30etik 19:00etara.
Banderak prezio sinbolikoan, bi eurotan salduko dira, eta aurreko urtean bezala, jasotzen den dirua Herrixen Merkatari Elkartearentzat izango da.
Iaztik banderak gordeta dituztenek, berriz, iazkoak aprobetxa ditzakete aurtengo Andramarietan balkoiak apaintzeko eta festa giroa sortzeko.
Azkoitiko Udalak Gobernuz Kanpoko Erakundeei zuzendutako dirulaguntzak eskatzeko epea zabaldu du. Laguntzak eska daitezke garapen bidean dauden herrialdeetako bizilagunen baldintza sozial, ekonomiko eta kulturalak hobetzeko helburua duten programak garatzeko, eta baita herrialde horietako errealitatearekiko eta egoera hori sortzen duten arrazoiekiko Azkoitiko herritarren interesa sustatzen lagunduko duten ekimenak gauzatzeko ere.
Egun gutxi falta dira aurtengo Andramari jaietarako eta aurki hasiko da giroa berotzen. Festetako egitarauaren baitan, musika izango da protagonista nagusietako bat, egunez zein gauez. Aurten, Herriko plazako agertokira igoko dira Su ta Gar taldea abuztuaren 14an, eta Neomak, 15ean.
Abuztuaren 16an Gozategi izango da eszenatokian, eta 17koa erromeria gaua izango da, Etxeberritxo eta Ugaitz trikitilariekin, Balda plazan.
1.- Aurreko bilkuretako akten onespena, hala badagokio.
2.- Ohiko batzorde informatiboen maiztasuna aldatzea.
3.- 2023ko Udaleko Aurrekontua gauzatzeko udal arauaren aldaketaren hasierako onespena.
4.- Kreditu gehigarri bidez kredituak aldatzeko 4 zenbakidun espedientearen hasierako onespena.
Parke estaliko kulunka laugarren aldiz agertu da txikituta. Justu, aniztasun funtzionala duten haurrentzat egokitutako herriko kulunka inklusibo bakarra da, eta beraz, kaltea are eta mingarriagoa da.
Erabilera desegokia emateagatik puskatzen da kulunka eta aldiko konponketaren gastua ere esanguratsua da, mila euro inguru aldiko, alegia. Horren aurrean, Udalak eta Marea Urdinak eragindako kaltea gaitzetsi dute eta gizalegez jokatzeko eskatu dute, amankomunak diren espazioak, elementuak eta zerbitzuak zainduz eta errespetatuz.
Azkoitiko danborradak 75 urte bete ditu aurten, eta Udalak Andramarietako txupinazoa danborradari eskaini nahi dio, eta sortu zenetik gaur arte parte hartu duten danbor-jole, zuzendari, antolatzaile eta danborradarekin lotura zuzena duten guztiei aitortza egin.
Danborrada eta danborradaren atzean dauden gizon-emakume guztiei aitortza egiteko, danborradaren antolaketan paper esanguratsua izan duten pertsona erreferenteak igoko dira udaletxeko balkoira txupinazoa botatzeko. Edonola ere, danborradarekin lotura estua izan duten lagunak gonbidatuta daude egun horretan udaletxera, une hori partekatzera.
Aranzadi Zientzia Elkartearen eskutik, larunbat honetan, uztailaren 22an, bisita gidatua egingo da Munoaundin, bertako Burdin Aroko Herri Harresitua ezagutu nahi dutenentzat.
Bisita gidatuan parte hartu nahi dutenentzat hitzordua jarri da hilaren 22an, 11:00etan, Abaraxka Aterpetxean (Altamira auzoa, 5). Ez dago aurrez izena eman beharrik. Nahikoa da ezarritako egun eta orduan hitzordura agertzea.
Andramari jaietan, abuztuaren 17an, egin ohi den jubilatuen anai-arreba arteko bazkarirako izen-ematea zabalik dago gaurtik abuztuaren 4ra arte. Aurten bazkaria Elkarguneko Herriko plaza aretoan izango da, eta bertan aurten 90 urte bete dituzten edo beteko dituzten herritarrak omenduko dira.