Azkoitiko Udalak jakinarazi du uztailaren 23ko hauteskunde orokorretarako erabiliko den hautesle erroldaren jendaurreko erakusketa abian dela. Ekainaren 12ra bitartean, ikusgai egongo dira zerrendak udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan, dagokioen erreklamazioak egin ahal izateko.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak, ekintzaileei laguntzeko 2023ko dirulaguntzen deialdia argitaratu du. Dirulaguntzaren xedea, Euskal Autonomi Erkidegoan beren lantokia ireki duten ekintzaileei laguntzea da, bi eremutan:

INBERTSIORAKO DIRULAGUNTZA

Batetik, 2023ko urtarrilak 1etik aurrera egindako inbertsioak lagunduko dira diruz. Horretarako, ekintzaileak 5.000€tako (BEZ kanpo)-ko inbertsioa egin beharko du, 3.500€-ko laguntza jaso ahal izateko. Zenbateko hori % 15 handituko da baldin eta sustatzailea 18 urtetik gorakoa eta 30 urtetik beherakoa bada, eskaera aurkezteko unean, eta beste % 15, baldin eta emakumea bada.

Ikurriñaren plazan txahala erretzen urtean behin ikusten den irudia dugu. Herri Jaiaren argazki nagusietako bat. Gaur, Herriko plazara hurbildu direnek erruz gozatu dute txahal errearen pintxoez eta sagardo dastaketaz. Eta, nola ez, inguruko baserritarrek eskainitako punta-puntako produktuak etxeratzeko aukera aparta izan dute. Izan ere, Herri Jaia bertako produktuak sustatzeko, eta baserritar munduak egiten duen ekarpena txalotzeko eta aitortzeko sortutako ekimena da. Ikusi argazkitan goizak eman duena.

"Arte sakratua irudiari gehitutako horretan datza: duen barruko indarra da bereizten duena, bere adierazpen transzendentea", zioen Antonio Oteiza Embilek Alfa y Omega astekarian argitaratutako elkarrizketa batean. "Ezaguna dena lehen begi-kolpean apurtu behar da, bere jatorri sakratua ezagutu. Sakratua ezin da itxura hutsa izan. Ikuspegi horretatik diskurtso bat hazten da, erlijio-mistikako prozesu baten antza hartu arte. Hortxe agertzen da argia, ezagutza argitzen duena. Hori gabe, kritika oro zalantzazkoa da. Arteak eta mistikak hurbiltasun bera dute edertasunarekin". Antonio Oteizaren hitzak dakartzagu gogora, gaur arratsaldean ezin izan duelako egon "Serenus illuxit" erakusketaren inaugurazioan. Erakusketa Oteizaren eta bere lagun Vicente Molina Pachecoren obrek osatzen dute eta Portaleburu Eraskusketa Aretoan dago ikusgai.

Tags:

Floreagako bigarren igogailuarekin doazen pasabideak muntatzen aritu dira gaur goizean. Irudietan ikus daiteke proiektuak hartu duen itxura. Martxoan hasi ziren Floreaga auzoko irisgarritasuna hobetzeko bigarren fasea gauzatzeko lanak eta obren aurreikusitako epea bost hilabetekoa izanik, asko ari dira lanak aurreratzen. Aurki auzokideek bigarren igogailu bat erabili ahal izango dute, bien artean 16,5 metroko desnibela gaindituz. Jarduketaren aurrekontua 994.235,00 eurokoa da.

Aizkibel Kalea 10:45ean zabaldu da, igogailuaren pasabideetako bat muntatu ostean. Beraz, Floreaga auzoko trafikoa normaltasunez ari da jada funtzionatzen. 9:15ean itxi da errepidea eta hiru bat orduz moztuta egotea aurreikusten zen arren, trafikoa oztopatzen zuten lanak bizkorrago amaitu dituzte, eta beraz, kotxez auzora sartu-irteerak egiteko ez dago arazorik. 

Bizkargi Musika eta Dantza Eskolak izango du ekainaren 23an, San Joan bezpera bezalako gau berezian, sua pizteko ohorea. Eskolak 40 urte bete ditu eta Udalak publikoki aitortza egin nahi dio urte luze hauetan herriari eginiko ekarpenagatik, bai musika formakuntzan, eta baita herriko festa eta kultur aktibitateen dinamizazioan ere.

Tags:

Bihar zortzi, ekainaren 9an, zabalduko dira Ugarteigarango igerileku irekiak eta irailaren 10era arte izango dute herritarrek aukera guneaz gozatzeko.
Astelehenetik igandera egongo dira igerilekuak zabalik 10:30etik 20:00etara bitartean.
Urtero bezalatsu, azken mantenimendu lanak burutzen ari dira, irekierarako dena prest egon dadin. Besteak beste eraikinean eguzkia hartzeko egokitutako eremuan lurzorua aldatu da zaharkituta zegoelako, eta txirrista bat ere aldatu da.

Al Ar Az Og Or Lr Ig
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
© 2019 Azkoitiko Udala. Lege oharra