Zumaiko Darahli elkarteak eta Azkoitiko eta Azpeitiko saharar komunitateak Sahara Eguna antolatu dute larunbat honetarako, Udalaren laguntzarekin. Kultura zinegotzi Sonia Vazquez bidelagun dutela, egitasmoaren berri eman dute antolakuntzako kideek, Lurdes Alberdik, Irati Lizarraldek, Embarca Belkherek eta Sid Ahmed Mohamedek.
"Saharako egoera ikusarazteko antolatu dugu Sahara Eguna, eta sahararrentzat baino herritarrentzat izatea nahi dugu, herritar guztientzat, kultur aniztasuna sustatzeko. Herrian herrialde ezberdinetako jendea eta bertakoa daukagu, eta uste dugu kulturak, nolabait, eragin positiboa izan dezakeela ezberdinen artean eta kultura ezberdinen arteko lotura sortu nahi dugu. Eta, noski, sentsibilizazioa eta kontzientziazioa bultzatu", azaldu du Lurdes Alberdik. Elkarbizitza sustatzea da helburu nagusia.

Tags:

Auzoko irisgarritasuna hobetzeko jartzen ari diren bigarren igogailuaren lanak tarteko, ostiralean, ekainaren 2an, goizeko 9:15ean Aizkibel kalea itxi egingo da ibilgailuentzat, eta ezingo da kotxez Floreaga auzora ez sartu, ez irten. Errepide mozketak hiru ordu inguru iraungo ditu.
Igogailuarekin batera jarriko diren pasabideak muntatuko dituzte ostiralean, eta lan horiek egiteko ezinbestekoa da bidea ixtea. Zuazola eta Aizkibel arteko bidegurutzean itxiko da errepidea.
9:15ean itxiko dute bidea eskoletako sarrera ordutegiekin kointziditu ez dezan, eta horrela, eragozpenak murriztu ahal den heinean.
Zuazola kalean, berriz, trafikoa txandaka bideratuko da.

 Erakusketaren inaugurazioa ostiral honetan, ekainaren 2an, izango da, 19:00etan.

 Portaleburu Erakusketa Aretoan "Serenus illuxit" erakusketa bisitatu ahalko da ostiral honetatik aurrera, Antonio Oteiza Embil kaputxinoaren eta Vicente Molina Pacheco apaizaren obren erakusketa bateratua. Antonio Oteiza Fundazioak eta Udalak antolatu dute ekimena.

Inaugurazio ekitaldia ostiralean, ekainaren 2an, izango da 19:00etan. Ekitaldian parte hartuko du Vivente Molina berak. Antonio Oteizak ez du Azkoitira etortzerik izango, bere osasun egoerak eragozten diolako.

Tags:

Baserri munduaren beharra bisibilizatzeko eta aldarrikatzeko, eta bertako produktuak sustatzeko sortu zen Herri Jaia ospatuko da igande honetan Azkoitian. Txahal errearen pintxoez eta bertako ekoizleen produktuez gozatzeko aukera paregabea izango dute Herriko plazara hurbiltzen direnek.
Ohi bezala, Ikurriñaren plazan erreko dute txahala, eta eguerdiko 12:00etatik aurrera, txahal eta sagardo dastaketa egiteko aukera izango da. Petritegi, Zapiain, Añota eta Ekain sagardo ekoizleek hartuko dute parte eta haiek egindako sagardoa eskainiko da.

Azkoitiko Udalak bihar, asteartea, 12:00etan elkarretaratzea egingo du Gasteizen atzo jazotako erailketa matxistaren aurrean, gaitzespenik irmoena adierazteko.
Bost minutuko isilunea egingo da Herriko plazan, haurdun zegoen emakumearen aurkako eraso bortitza gaitzezteko.
Halaber, Udalak biktimaren familiari eta hurbilekoei bere elkartasuna helarazten die.

Tags:

II. Hike eizan! Bertsopaper Lehiaketak baditu saridunak. Oinarrietan jasota bezala, Udalak gaur jakinarazi du epaimahaiaren erabakia. Gazteen kategorian 15 lan aurkeztu dira, eta helduen mailan, 11.
18 urtez azpikoetan lehenengo saria hutsik geratu da eta bigarrena, Aratz Iturbe Arakistain 11 urteko azkoitiarrak irabazi du "Nire arrebari" bertso sortarengatik.
Helduetan, 18 urtetik gorakoetan, alegia, lehenengo saria Izaro Zinkunegi Barandiaran erreziltarrak etxeratuko du. "Hire larrei, zure zaharrei" izenburupean aurkeztutako bertsoengatik.
Bigarren saria Jon Gurrutxaga Urbieta azpeitiarrarentzat suertatu da "Gure bizitza hunan" bertso-sortarengatik.

Tags:

Kursaal Eskura egitasmoaren baitan, Kursaal Eszena eta Gipuzkoako udalerrien elkarlanari esker, autobus zerbitzua jartzen da zenbait kontzertuz gozatu ahal izateko. Oraingoan, ekainaren 1ean izango den Eliseo Zelaietako Orkestraren kontzertura joateko proposamena luzatu dute. Kontzertua, Kursaal Jauregian, ekainaren 1ean, 19:30ean, izango da, Philippe Herreweghen zuzendaritzapean. Oraindik eman daiteke izena autobuserako. 

Tags:

Soinuak eta panderoak hartuta, San Martinen jarri dute hitzordua trikitilariek gaurkoan. Hamaiketakoarekin indarrak hartu eta umoreko atera dira kalera, musika lau haizetara zabalduz. Javier Zubizarreta alkateak ez du topagunea galdu nahi izan eta San Martinera gerturatu da taldea agurtzera. Egunak luze joko du, datozen orduetan ez baitute atsedenik trikitilariek. Eguerdiko kalejira egin ostean, elkarrekin bazkaldu eta erromeriarekin jarraituko dute.

Tags:
Al Ar Az Og Or Lr Ig
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
© 2019 Azkoitiko Udala. Lege oharra