Larunbatean, urriaren 7an, Organo Erromantikoaren XXIV. Nazioarteko Zikloaren baitan Azkoitian eskainiko den lehen hitzordua izango da. Kontzertua Parrokian 20:00etan izango da. Esther Ciudad organo-jotzaile eta musikologo zaragozarrak irekiko du zikloa, Juajo Guillem perkusio-jotzaile eta konpositore valentziarra lagun duela. Bikoteak Israel López Estelche, György Ligeti eta Hermes Luaces konpositoreen obrak interpretatuko dituzte.

 

Udaleko Berdintasun eta Prebentzio sailak antolatuta, ostalaritzako langileei prestakuntza saioak egiteko aukera eskaini zaie. Alkoholaren eta drogen kontsumoak dakartzan arriskuak murrizteko jarraibideak, eta eraso sexistei aurre egiteko ezagutzak eta protokoloak azalduko dira lansaioetan. Gaur izan da lehenengoa, eta bi establezimenduk hartu dute parte. “Egia esan, gai hauekiko sentsibilitate handiagoa beharko litzatekeela uste dut, eta lanean jarraituko dugu egoera konplexuak noiznahi eta edonon sor daitezkeelako, eta bereziki, festa eta gau giroan”, esan du Mertxe Zubillaga zinegotziak.

Tags:

Esti Markezek kontzertua eskainiko du larunbatean, urriaren 7an, 19:00etan Baztartxon. Sarrerak salgai: www.azkoitia.eus/agenda eta www.entradium.com atarietan.
Abeslariak dioenez, 2020ko konfinamenduan, etxean igarotako ordu haiek zukutu eta orduan sartu zen sorkuntzaren munduan. Kantuak sortzen hasi zen eta, urte berean, bere aita Mikel Markezekin batera "Azal berritzen" diskoa argitaratu zuen.

Udaleko Berdintasun eta Prebentzio arloak prestakuntza saioak antolatu ditu ostalaritzan lan egiten duten pertsonentzat. Bi saiok osatuko dute ikastaroa. Urriaren 3an eta 10ean izango dira, 10:30etik 13: 30era, Elkargunean.
Egitasmoaren helburua da bi eszenatoki posibletan jarraitu beharreko irizpideak, jarraibideak eta protokoloak ezagutaraztea. "Alde batetik, programak prestakuntza eman nahi du alkoholaren eta drogen kontsumoak dakartzan ondorio fisiko eta patologikoei buruz, eta noski, arrisku horiek murrizteko jarraibideei azaldu. Bestalde, eraso sexistei aurre egiteko jarraibideak, ezagutzak eta protokoloak eskainiko dira", azaldu du Mertxe Zubillaga Berdintasun eta Prebentzio zinegotziak.

Edizio berri batekin dator Organo Erromantikoaren Nazioarteko Ziklo. Aurtengo udazkenean 24.enez ospatuko da hiru udalerritan. Loiolako Basilika, Bergarako Santa Marina Parrokia eta Azkoitiko Parrokia dira urriaren 6tik 28ra bitartean kontzertuak hartuko dituzten hiru eszenatokiak. Aurtengo zikloak, gainera, Azkoitiko Cavaillé-Coll organoaren 125. urteurrenarekin bat egiten du.

Tags:

Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetzan, Gipuzkoako Gizartean Esku-hartzeko Etika Batzordeak prestatu du “Zuk jakitea nahi dut…” gida, zainketak errespetuz planifikatzen laguntzeko helburuarekin, eta urriaren 3an, datorren asteartean, aurkeztuko da Elkarguneko Oteiza gelan, 18:00etan, Azkoitia Lagunkoiak antolatu duen saioaren baitan.  

Azkoitiko Udalak, Herrilab+700 parte-hartze egitasmoaren baitan jasotako eskaerari erantzunez, Ingurumen Mahaia sortzeko eta egituratzeko prozesua abiatu zuen 2022ko irailean. Ordutik lanean dihartute Mahaian parte hartzen duten elkarte, eragile eta herritarrek ingurumenaren aurrean ditugun erronkak jorratzeko. Ibilbide horretan, Trebakuntza eta Hausnarketa Saio irekiak antolatu dituzte eta lehendabizikoa datorren astelehenean izango da “Tokiko Komunitate Energetikoak. Inguruko Esperientziak Ezagutu Nahi?” izenburupean. Jardunaldia urriaren 2an, 18:00etan, Elkarguneko Herriko plaza aretoan izango da.

Iraurgi Berritzeneko Urola Erdiko Garapen eta Berrikuntza Agentziak eskualdeko eraikuntza, enpresa txiki, merkatari eta ekintzaileei zuzenduriko prestakuntza eskaintzaren berri eman nahi du. 2023ko 2. seihilekoan, ardatza digitalizazioa izango da eta bereziki beren egunerokoan egiten dituzten zereginen arintzea eta horretarako dauden erreminten aurkezpena.

Al Ar Az Og Or Lr Ig
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
© 2019 Azkoitiko Udala. Lege oharra